JOSEBA B. LENOIR hirukotean zuzenean

[EUS] Joseba B. Lenoirek mutazio berri honetan bere aurpegi ilun, noise eta askeena erakutsiko digu. Ilargi Agirrek (Perlak, Belarminak…) ematen dio bateriari oraingoan eta Miren Narbaiza a.k.a. MICE –ek (Napoka Iria, Drumkopters…) gitarrak, baxuak, teklatuak eta ahotsak tartekatzen ditu Lenoirekin berarekin. Gisa honetan Eguzkiari begietara so (GAKOBELTZ, 2016) azken laneko zein lan zaharragoetako kantuak biziberritu,Irakurtzen jarraitu “JOSEBA B. LENOIR hirukotean zuzenean”

‘Eguzkiari begietara so’ kalean

[EUS] ‘Eguzkiari begietara so’ kalean da, eta merezi dituen ongi etorri ospakizunak emanen dizkiogu hainbat eta hainbat eszenatokietan. Lehenbiziko aurkezpen kontzertuak Xabier Sagastaren afitxa dotorean dituzue. Laster emanen dugu salmenta fisikoen puntuen berri. [CAST] Acabamos de presentar ‘Eguzkiari begietara so’ y pronto comenzaremos con las fiestas de presentación. Las primeras fechas las podéis chequear enIrakurtzen jarraitu “‘Eguzkiari begietara so’ kalean”

‘Eguzkiari begietara so’ disko berria bidean

Badira bi urte luze TENPESTA-k argia ikusi zuela. Hilabete guzti hauetan zehar disko hartako kantei bizitza ematen aritu da beratarra, mota guztietako eszenatokietan Euskal Herriko mugetan barrena zein hauetatik kanpora. Bideari bakarrik ekin bazion ere, Felix Buff bateria jotzailea batu zitzaion eta bira bukatzen ari den honetan Miren Narbaiza, Ander Mujika eta Xan Bidegain ereIrakurtzen jarraitu “‘Eguzkiari begietara so’ disko berria bidean”

Joseba B. Lenoir Gang eta gonbidatuak Irutxuloko Hitzaren 10. urtemugaren festan

IRUTXULOKO HITZAaren 10. urtemuga dela eta kontzertu berezia emanen du Antiguan urriaren 16an (ortzirala), 21:00etan.  Emanaldi berezia izanen da, gure kantutegia emateaz gain, ezohiko errepertorio ttiki bat prestatu baitugu Anari, Petti eta Mikel Larratxerekin. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 9 eurotan. Animatu!

JOSEBA B. LENOIR GANG | AURKEZPEN KONTZERTUAK

2015eko udaberrian mutazio berri bat gauzatuko da GAKOBELTZ unibersoan. Azken urtean biko gisa errepideak erre ondotik Joseba B. Lenoir Gang boskotea sortu da. Felix Buff-ek eta biok lagun berriak izanen ditugu bidean martxoaren ondarretik aitzinera, inoiz ez genuke imajinatuko konpainia hoberik…. | | | | | | | | | | | | | | |Irakurtzen jarraitu “JOSEBA B. LENOIR GANG | AURKEZPEN KONTZERTUAK”

IZAR & STAR 50 FEST

Ortziral honetan, urtarrilak 9, IZAR & STARera itzuliko gara, zikloaren lehen 50 kontzertuak ospatzeko jaira. Bertze behin Neil Young & Crazy Horse-en kantutegiari errepasoa emanen diogu, baino oraingoan luxuzko formazio berriarekin: FELIX BUFF baterian XAN BIDEGAIN baxuan MIREN NARBAIZA ahotsetan ANDER MUJIKA gitarra eta ahotsetan JOSEBA B. LENOIR gitarra eta ahotsetan Hau da, willis drummondIrakurtzen jarraitu “IZAR & STAR 50 FEST”