JOSEBA B. LENOIR hirukotean zuzenean

lenoir trio postal sikotropikoa

[EUS] Joseba B. Lenoirek mutazio berri honetan bere aurpegi ilun, noise eta askeena erakutsiko digu. Ilargi Agirrek (Perlak, Belarminak…) ematen dio bateriari oraingoan eta Miren Narbaiza a.k.a. MICE –ek (Napoka Iria, Drumkopters…) gitarrak, baxuak, teklatuak eta ahotsak tartekatzen ditu Lenoirekin berarekin. Gisa honetan Eguzkiari begietara so (GAKOBELTZ, 2016) azken laneko zein lan zaharragoetako kantuak biziberritu, desitxuratu edota xehetu egiten dituzte zuzenean, rock’n’rollaren lokatzetara buruz salto eginez.

[ES] Joseba B. Lenoir saca a relucir su faceta más oscura, noise y libre en esta nueva mutación. Ilargi Agirre (Perlak, Belarminak…) se encarga de la batería y Miren Narbaiza a.k.a. MICE (Napoka Iria, Drumkopters…) y el propio Lenoir intercambian guitarras, bajos, teclados y voces. De esta manera interpretan, reinventan e incluso destrozan las canciones de su último álbum Eguzkiari begietara so (GAKOBELTZ, 2016), sin dejar de lado temas de trabajos anteriores y lanzándose sin temor alguno al lado más fangoso del rock’n’roll.

Advertisements
Berriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

‘Eguzkiari begietara so’ kalean

[EUS] ‘Eguzkiari begietara so’ kalean da, eta merezi dituen ongi etorri ospakizunak emanen dizkiogu hainbat eta hainbat eszenatokietan. Lehenbiziko aurkezpen kontzertuak Xabier Sagastaren afitxa dotorean dituzue.

Laster emanen dugu salmenta fisikoen puntuen berri.

[CAST] Acabamos de presentar ‘Eguzkiari begietara so’ y pronto comenzaremos con las fiestas de presentación. Las primeras fechas las podéis chequear en el cartelazo que ha diseñado Xabier Sagasta.

Pronto anunciaremos los puntos de venta del disco.

 

 

web TOUR

Berriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

‘Eguzkiari begietara so’ disko berria bidean

izaki arrotz hortara aurrerapen AZALA arin

Badira bi urte luze TENPESTA-k argia ikusi zuela. Hilabete guzti hauetan zehar disko hartako kantei bizitza ematen aritu da beratarra, mota guztietako eszenatokietan Euskal Herriko mugetan barrena zein hauetatik kanpora. Bideari bakarrik ekin bazion ere, Felix Buff bateria jotzailea batu zitzaion eta bira bukatzen ari den honetan Miren Narbaiza, Ander Mujika eta Xan Bidegain ere gehitu zaizkio bandara, GANG-ekin zuzeneko indartsua osatuz.

Azkenean ailegatu da disko berri bat osatzeko ordua, eta horretan dihardu azken asteetan. ‘Eguzkiari begietara so’ izena eramanen du lan berriak eta maiatzean ikusiko du argia. Garaten ekin dio lanari eta bere etxeko Gakobeltz estudioan zein Lyoneko Mikrokosm-en izaten ari da jarraipena.

Grabaketa

Orain arteko lanetan ez bezala kantuen ontze prozesuan musikari ugari izaten ari da ondoan. GANGen zuzenekoetan konplize izan diren lagunak aritu dira grabaketa gelan. Bestetik, emanaldi akustikoetan alboan izan duen Fernando ‘Lutxo’ Neiraren baxuaz eta teklatuez gozatzeko aukera ere izanen da hainbat kantutan.

Arlo teknikoari dagokionez, Garateko grabazio saioen eta kanta batzuen nahasketen arduraduna Martxel Arkarazo izan da. Bertze kanta sorta bat aldiz, Lyon-go Mikrokosm estudioan da Johannes Buff ingeniariaren eskutan.

Izaki arrotz hortara entzungai

Aurrekoekin alderatuz nabarmena da lan berrian ahotsek duten presentzia. Horren adibide gaurtik entzungai den “Izaki arrotz hortara” aurrerapen kantua. Distortsiodun gitarrekin jantzitako kantu melodiko honek Lenoirren unibertsoan ohikoa diren indarra eta intentsitatea ere batzen ditu.

Eskuratu aurrez diskoa

Dagoeneko zabalik da diskoa eskatzeko aukera. Aurrez erosten duzuenok, berekin batera kantuen bertsio biluziago bat jasoko duzue opari gisa zuen etxeetan, argitara emanen den egunean bertan.

Lan berri hau autoekoitzia izaten ari da hasiera-hasieratik, beraz, aurresalmentaren bidez grabazio eta argitalpen gastuei aurre egitea errazagoa izanen da.

Egin zure eskaria hemen: 


Buy Now Button

 

 

JOSEBA garate

argazkiak: Jon Iraundegi

Berriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi
Berriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi
Berriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

 

 

Berriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Joseba B. Lenoir Gang eta gonbidatuak Irutxuloko Hitzaren 10. urtemugaren festan

Berriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi