Egilearen Fitxategiak: Joseba B. Lenoir
JOSEBA B. LENOIR hirukotean zuzenean
[EUS] Joseba B. Lenoirek mutazio berri honetan bere aurpegi ilun, noise eta askeena erakutsiko digu. Ilargi Agirrek (Perlak, Belarminak…) ematen dio bateriari oraingoan eta Miren Narbaiza a.k.a. MICE –ek (Napoka Iria, Drumkopters…) gitarrak, baxuak, teklatuak eta ahotsak tartekatzen ditu Lenoirekin … Irakurtzen jarraitu
‘Eguzkiari begietara so’ kalean
[EUS] ‘Eguzkiari begietara so’ kalean da, eta merezi dituen ongi etorri ospakizunak emanen dizkiogu hainbat eta hainbat eszenatokietan. Lehenbiziko aurkezpen kontzertuak Xabier Sagastaren afitxa dotorean dituzue. Laster emanen dugu salmenta fisikoen puntuen berri. [CAST] Acabamos de presentar ‘Eguzkiari begietara so’ … Irakurtzen jarraitu
‘Eguzkiari begietara so’ disko berria bidean
Badira bi urte luze TENPESTA-k argia ikusi zuela. Hilabete guzti hauetan zehar disko hartako kantei bizitza ematen aritu da beratarra, mota guztietako eszenatokietan Euskal Herriko mugetan barrena zein hauetatik kanpora. Bideari bakarrik ekin bazion ere, Felix Buff bateria jotzailea batu … Irakurtzen jarraitu
Joseba B. Lenoir Gang eta gonbidatuak Irutxuloko Hitzaren 10. urtemugaren festan
IRUTXULOKO HITZAaren 10. urtemuga dela eta kontzertu berezia emanen du Antiguan urriaren 16an (ortzirala), 21:00etan. Emanaldi berezia izanen da, gure kantutegia emateaz gain, ezohiko errepertorio ttiki bat prestatu baitugu Anari, Petti eta Mikel Larratxerekin. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 9 eurotan. Animatu!
JOSEBA B. LENOIR GANG | AURKEZPEN KONTZERTUAK
2015eko udaberrian mutazio berri bat gauzatuko da GAKOBELTZ unibersoan. Azken urtean biko gisa errepideak erre ondotik Joseba B. Lenoir Gang boskotea sortu da. Felix Buff-ek eta biok lagun berriak izanen ditugu bidean martxoaren ondarretik aitzinera, inoiz ez genuke imajinatuko konpainia hoberik…. … Irakurtzen jarraitu
* * * Joseba B. Lenoir Gang Coming Soon 2015 udaberrian * * *
IZAR & STAR 50 FEST
Ortziral honetan, urtarrilak 9, IZAR & STARera itzuliko gara, zikloaren lehen 50 kontzertuak ospatzeko jaira. Bertze behin Neil Young & Crazy Horse-en kantutegiari errepasoa emanen diogu, baino oraingoan luxuzko formazio berriarekin: FELIX BUFF baterian XAN BIDEGAIN baxuan MIREN NARBAIZA ahotsetan … Irakurtzen jarraitu