BERRIAK

INSTROAK VOL.3

LP (+CD) azaroaren 29an kalean

Instroak Vol.3 lanak datorren azaroaren 29an ikusiko du argia, Erraia eta Forbidden Colours zigiluen eskutik, eta gaurtik aitzin ikusgai duzue ‘Ilunsentia Colored Townen’ abestiaren aurrerapen bideoa.


Joseba B. Lenoirek jorratzen dituen proiektu anitzen artean bada bat musikari bikain honek bere buruari eskeintzen diona, ia modu unipertsonalean egiteraino gainera, nahiz eta honakoan enkargu bidez sortutako lan baten aurrean gauden. Izenburuan argi adierazten duen gisan, ‘Instroak Vol.3’ kantu instrumentalez osatutako bere hirugarren lana da, ‘Bai, bagara’ filmerako espreski konposatutako zortzik zehazki osatzen dutena. Larraitz Zuazok zuzendutako road trip erako dokumental hau Iñaki Goirizelaiaren ideiaren emaitza da, eta bertan Iñaki bera ikusiko dugu Estatu Batuetan zehar barne zein kanpo bidaia batean murgilduta, gure baloreen bila, edota holakorik ote dagoen argitu nahian.

Felix Buffek bateriarekin egindako lana izan da kolaborazio bakarra, gainerakoan Josebak berak grabatu ditu gitarra, baxu, sintetizadore zein perkusioak, bere alde flematiko eta anbientalena agerian utziz. Hala erakusten digute soinu banda honen bukaerako hotsek, ‘Itsutzeraino’ piezak bereziki, baretasuna eta tentsioaren bateratze ederrean. Azpimarragarriak dira ere ‘Azken bake dantza’ edo ‘Ilunsentia Colored Townen’ kantuetako hots lurrekoagoetatik giro etereoetarako bidaiak. ‘Apatxeren sukar ametsa’ edo diskoa zabaltzen duen ‘Agurra II’ kantuetan, aldiz, gitarra da gidaria, lurralde desertikoetan barneratu eta emozio elektriko hutsean lehertzeko.

Musikariak berak Gasteizen duen Gakobeltz estudioan grabatu eta Iñigo Irazokirekin batera Berako Atala estudioan nahastutako disko honek azaroan ikusiko du argia, dokumentala Bilboko Zinebi 2019an estreinatzearekin batera. Inspirazio iturri izan zituen filmaren irudirik gabe ere gailentzen den musikarentzat behin betiko proba da disko hau.

Javier Corral (Jerry)

El próximo 29 de noviembre estrenaremos Instroak Vol.3 de la mano de Erraia y Forbidden Colours, pero ya está disponible a modo de adelanto el vídeo de ‘Ilunsentia Colored Townen’.

INSTROAK VOL.3 COVER
Entre los muchos proyectos de Joseba B. Lenoir hay uno que el excelente músico de Bera dedica a sí mismo, hasta el punto que prácticamente se trata de un trabajo unipersonal, aunque en este caso concreto parta de un encargo. Como se indica ya desde su título, ‘Instroak. Vol. 3’ es su tercer álbum de piezas instrumentales, un total de ocho, creadas y seleccionadas para el documental ‘Bai, bagara’, dirigido por Larraitz Zuazo e idea de Iñaki Goirizelaia, quien viajó por los Estados Unidos entrevistándose con población de origen euskaldun, en busca de nuestros valores y costumbres.

 

 

Con la única colaboración de Felix Buff en la batería, Joseba se ha encargado de guitarras, bajos, sintetizadores y algunas percusiones, para ofrecernos su vertiente más flemática y ambiental, como reflejan claramente muchos momentos de la parte final de la banda sonora, sobresaliendo la conjunción de serenidad y tensión de “Itsutzeraino”. También es resaltable las transiciones de otros temas de sonidos terrenales a ambientaciones etéreas, casos de “Azken bake dantza” o “Ilunsentia Colored Townen”, mientras la guitarra sostiene el desarrollo de “Apatxeren sukar ametsa” o la inicial “Agurra II”, que nos introduce en terrenos desérticos para tornarse a formas de pura emoción eléctrica.

Grabado en su propio estudio Gakobeltz de Gasteiz y mezclado junto a Iñigo Irazoki, en Atala de Bera, este disco verá la luz este noviembre, a la vez que lo hará el propio documental en la próxima edición de Zinebi 2019, prueba definitiva para una música que, por otro lado, brilla sin necesidad de las imágenes para las que se inspiró.

Javier Corral (Jerry)